telebista
Kirolak
Saskibaloia eta binakako pilota, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Horrez gain, Ana Ramosek gidatzen duen "Helmuga" kirol saioa eta urtarrilaren 2an jokatutako palako Kutxabank Ligako finalerdiak ere izango dira ikusgai.
-
Pilotak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
"Helmuga" kirol saioak, saskibaloiak eta pilota jardunaldiek osatuko dute igandeko kirol emanaldiak. Hirurak ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko dira.
Eguna "Helmuga" saioarekin hasiko da. 11:30ak aldera, Ana Ramosek aurkeztutako kirol saioa atzera begira jarriko da eta urte honetan emititutako hiru erreportaje izango dira ikusgai: lehena Patrick Fuentes Txuri Urdineko izotz gaineko hockey jokalariarena; ondoren Endika Diez mahai teniseko jokalariarena eta azkena, garai bateko golfa jorratzen duena.
Jarraian, 12:00etan Liga Endesako saskibaloi partida bat jokatuko dute RPK Araski eta Perfumerias Avenida taldeek Gasteizen. Xabier de la Fuentek eta Aitor Uriondok egingo dute kontakizuna.
17:00etan aldiz, "ETB Kantxa" saioan binakako bi pilota partida eskainiko dira, Bilboko Bizkaia pilotalekutik zuzenean. Lehenengoa, binakakoa, Agirre – Ibai Zabalak Bakaikoa – Aretxabaletaren aurka jokatuko dutena. Bigarrena, ostera, Urrutikoetxea – Imaz bikoteak Peña II – Albisuren aurka jokatuko dutena izango da. Azkenik, Elordi - Garmendia bikoteak Zabala - Erostarberi egingo dio aurre. Partiden jarraipena Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Ibon Gaztañazpik egingo dute.
ETB4n, bestalde, pala izango da ikusgai 13:30ean, urtarrilaren 2an jokatutako Kutxabank Ligako finalerdiak eta Xabier Euzkitzek eta Mikel Aierberen esku egongo da kontakizuna.