telebista
Zinema
'Ke arteko egunak', ostegun gauean ETB-1en
I.U.
Erredakzioa
Antxon Ezeiza zenaren omenez, zuzendari donostiarrak 1989an egindako pelikula izango da ikusgai 22:05etik aurrera.
-
'Ke arteko egunak'
Ostegun gauean Ke arteko egunak filma eskainiko du ETBko lehen kateak. Antxon Ezeiza zuzendari donostiarrak 1989an egindako lana Donostiako Zinemaldiko lehiaketa ofizialera aurkezturiko lehen euskarazko pelikula izan zen. Aste honetan hil da zinegile beteranoa eta haren ibilbide luzea oroitu nahi izan dute emisio honekin.
Pedro Armendariz Jr., Patxi Biskert, Teresa Calo eta Xabier Elorriaga aktoreek protagonizatzen duten istorioak atzerrira joandako gizon baten gorabeherak kontatzen ditu. Familia eta lagunak utzita, Mexikon hainbat urte egin ostean, 80ko hamarkadan Euskal Herrira itzultzea erabakiko du. Bertan aurkituko duen egoera ez da esperi duena eta gotorro zaharrak ekarriko dizkio gogora. Horrez gain, amodiozko istorio bat biziko du.
Ke arteko egunak, ostegun gauean emitituko dute ETB-1en, 22:05etik aurrera.