Itxi

telebista

Igandean

Saskibaloia, gimnasia erritmikoa, aizkolariak eta pilota, ETBn

A.A.

EITB

Horrez gain, atletismoa eta futbol laburpenak.

  • 'Lagun Aro GBC'. Argazkia: EFE

    'Lagun Aro GBC'. Argazkia: EFE

Kirol eskaintza zabala prestatu du Euskal Telebistak igande honetarako. Hasteko, saskibaloia, Endesa Ligako Real Madril-Lagun Aro GBC partida. 12:15ean hasiko da emanaldia ETB-1en. 16:00etan, herri kirolen tartean, aizkolarien Euskaltel Saria izango da ikusgai eta 17:00etan pilotaren txanda izango da. Logroñotik, zuzenean, bi partida: Apezetxea-Cecilio / Gorka-Merino I eta Titin III-Merino II / Gonzalez-Barriola.

Euskalgym saioaren lehen zatia, ETBK Sat-en

Munduko gimnastarik onenak eta Euskadiko taldeak ikusi ahal izango dituzte zaleek igande honetan ETBK Sat-en. Munduko txapelketetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortutako goi mailako gimnastak izan ziren Bilbon joan den asteburuan eta horren lana eskainiko da.

Besteak beste, Daria Kondakova (2.a Munduko sailkapenean), Aliya Garayeva (3.a), Liubou Charkashina (4.a), Alina Maksimenko (5.a) eta Melitina Staniouta (6.a) izango dira partaideen artean. Horiekin batera, euskal taldeak ere arituko dira: Donostia, Ipurua, Izar-Leku, Sakoneta eta abar. Azkenik, Almudena Cid gasteiztarrak egingo duen saioa ere azpimarratzeko modukoa da.

Atletismoari ere leihoa zabalduko dio ETBK Sat-ek. Igandean bertan jokatuko den Soriako Nazioarteko Krosaren kontakizuna egingo dute 13:30ean. Jarraian, Realak eta Espanyolek jokatutako liga partidan gertatutakoa bilduko dute.

Futbol jardunaldiaren errepaso eta azterketa sakona 22:30ean egingo du ETBko kirol erredakzioko lan-taldeak 'Tribuna Gol' saioan.