Itxi

telebista

Goizeko albistegia

Iñigo Urkullu, asteazkeneko 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

EAJko presidenteak Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu.

  • Iñigo Urkullu, EAJko presidentea. Argazkia: EITB

    Iñigo Urkullu, EAJko presidentea. Argazkia: EITB

Asteazken honetan, Iñigo Urkullu EAJko presidentea ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian izango da gonbidatu eta Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu azaroareb 20ko hauteskunde orokorretan izandako emaitzen inguruan. Urkulluk bere alderdiak izandako emaitzen berrikuspena egingo du eta hurrengo lau urteetara begira EAJk Madrilgo Kongresuan mantenduko duten jarrera politikoaz arituko da.

Horrez gain, Alfredo Retortillo, Jose Mari Pastor eta Tonia Etxarri kolaboratzaileek gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldian eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.

'Egun On Euskadi' asteazken honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.