Itxi

telebista

Igandeko kirolak

Gescrap Bizkaia eta Estudiantes elkarren aurka, igandean, ETB-1en

A.H.

EITB

Euskal Telebistak, gainera, Laudioko Nazioarteko Krosa eta Eibarko pilota jaialdia eskainiko ditu.

  • Aaron Jackson, Gescrap Bizkaia. Argazkia: EITB

    Aaron Jackson, Gescrap Bizkaia. Argazkia: EITB

Igande honetan hainbat kirol emanaldiek osatuko dute Euskal Telebistako kirol eskaintza. Hasteko, Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldian, Gescrap Bizkaia eta Estudiantes taldeek elkarren aurka jokatuko dute Bilbon eta Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vegak emango dute partidaren berri zuzenean 12:30etik aurrera ETB-1en

Horrez gain, Laudion goizean izandako Nazioarteko Krosaren berri emango du Euskal Telebistako lehenengo kateak 16:00etatik aurrera eta ondoren pilotaren txanda izango da. Euskal Telebistak Eibarko pilota jaialdiarekin bat egingo du zuzenean. Hasteko, Apezetxea-Ladis Galartza eta Jaunarena-Merino bikoteek elkarren aurka jokatuko dute eta ondoren, Xala-Zabaleta eta Julen Retegi-Laskurain izango dira nor baino nor. Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Elena Azpeitiak egingo dute jaialdiaren gaineko kontakizuna ETB-1en.

ETBK Sat kateak, bere aldetik, errugbiko ohorezko mailako norgehiagoka eskainiko du 15:30etik aurrera. Igande goizean Ampo Ordizia eta Bizkaia Gernika taldeek Ordizian jokatuko duten norgehiagoka izango da.