Itxi

telebista

Kirolak

Txirrindularitza, pilota eta eskubaloia, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Proventzako Tourreko hirugarren etapa eta Binakako Txapelketako partidak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira; eskubaloia, ordea, ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Pilota

    Pilota. Irudia: EITB Media

Zuzeneko hiru kirol emanaldi eskainiko dira gaur EITBn.

Alde batetik, 15:00etan, ETB1en, Proventzako Tourreko hirugarren etapa izango da ikusgai: Istresen hasi eta Chalet Reynarden bukatuko da lasterketa (153 km). Horrez gain, 14:30etik aurrera jarraitu ahal izango da eitb.eus atarian eta Fermin Aramendi, Alfontso Arroio eta Xabier Usabiaga arduratuko dira kontakizuna egiteaz.

Ondoren, 17:15ean, hiru pilota partida eskainiko dira Labrit pilotalekutik. Lehenik binakakoan arituko dira Agirre - Bikuña vs P.Etxeberria - Aretxabaleta; eta ondoren, Binakako Txapelketako partida nagusia jokatuko dute Jaka - Martija vs Peña II - Albisu. Bukatzeko, promoziokoan Arteaga II - Elizegi vs Salaberria - O.Etxebarria arituko dira nor baino nor gehiago. Zazpigarren jardunaldiko bigarren partidaren jarraipena Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en.

Bestalde, 18:00etan, ETB4n, eskubaloiko partida bat eskainiko da. Iberdrola Guerreras Ligako Rincón Fertilidad Malaga vs Super Amara Bera-Bera. Jon Ander Gorospek eta Asier Zubiriak egingo dute norgehiagokaren jarraipena.