telebista
Asteartean
Euskal baleontziek New Yorken izandako arrakastaz, 'Kresala'n
A.H.
EITB
Surflari kristauak ere protagonista izango dira aste honetako saioan.
-
'Kresala', Pedro G. Larragan. Argazkia: EITB
Aste honetako 'Kresala' Guillermo Zubiagarekin izango da. Komiki margolaria da Zubiaga eta argitaratu berri duen euskal baleontziei buruzko eleberri grafikoarekin arrakasta handia lortu du New Yorken. Bere eleberriaren ezaugarriez eta lortutako arrakastaz arituko da 'Kresala'n.
Horrez gain, Euskadiko 'Christian Surfers'ekin izango da saioa, izan ere, kristau zaleen mugimenduak ehun bat surflari batzen omen ditu. Gainera, beste hainbat gai landuko ditu 'Kresala'k, besteak beste, Igeldoko uretako algak, itsaskien bitxikeriak eta Zumaiako flysch-a, nazioartean erreferente dena.
'Kresala' astearte honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en.