Itxi

telebista

22:15ean

Amazonen erosteak dituen eraginez arituko da, gaur, "Aquí y Ahora" saio berria

EITB Media

Eider Hurtadok eta Nerea Reparazek aurkeztutako ikerketa saioak online erosketak izan duen gorakadaren ondorioak aztertuko ditu lehen atalean.

  • Nerea Reparaz eta Eider Hurtado

    Nerea Reparaz eta Eider Hurtado. Argazkia: EITB Media

Gaur eskainiko da "Aquí y Ahora" ikerketa saio berriaren lehen atala. Euskal gizartean errotzen ari diren dinamika eta errealitate berriak ezagutzea du helburu Eider Hurtadok zuzenduko duen programak. Lehen erreportajeak online erosketak izango ditu ardatz.

La otra cara de comprar en Amazon du izena formatu berri honek ikertuko duen lehen atalak. Datu-kazetaritzak gidatuko du tarte berri hau, informazio osatuagoa eta kontrastatuagoa emateko helburuarekin; Nerea Reparaz kazetaria izango da datuak emateko arduraduna. Merkatarien, kontsumitzaileen eta plataforma handietako langileen esperientziari lotutako datuak azalduko ditu Nereak. Izan ere, ia 30.000 riderrek egiten dute lan Estatu osoan aplikazioari lotuta. Nola eta zer erritmotan lan egiten duten jakiteak pantailetatik erosketak egitera ohituta dauden milaka erabiltzaileen ikuspegia alda dezake.

Herritarren ia erdiek online egiten dituzte erosketak eta merkataritza elektronikoak gora egin du pandemian zehar. Amazon plataforma erraldoia merkatua suntsitzen ari da eta saltoki txikietan hasi dira dagoeneko eredu honek dakartzan ondorioak jasaten. Klik bat eginez kontsumitzearen erosotasunak badu bere alde iluna nolabait.

Jeff Bezosek sortutako konpainia online erosketaren lider eztabaidaezina bihurtu da. Saioak konpainia amerikarraren arrakastaren atzean zer ezkutatzen den aztertuko du Eva Emmanuel Marketing Digitaleko adituaren eta Mercedes Serraller eta Ekaitz Cancela kazetarien laguntzarekin. Horrez gain, plataforma handiak nola eta zeren kontura hedatu diren hain azkar azalduko dute. Horretarako, Amazoneko hainbat langile ohi, rider eta denda txikietako langileen testigantzak ere jasoko dituzte.

"Aquí y Ahora: La otra cara de comprar en Amazon" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.