telebista
Ostiralean
Euskararen aldeko pilota jaialdia, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Xala-Barriola eta Martinez de Irujo-Laskurain bikoteek elkarren aurka jokatuko dute.
-
Pelota. Argazkia: EITB
Ostiral honetan 'ETB Kantxa'k eskainiko duen pilota jaialdia euskararen alde izango da eta partidekin hasi aurretik manifestu bat irakurriko da. Euskal Telebistako kamerek Donostiako Antano III pilotalekuarekin bat egingo dute zuzenean 22:10etik aurrera. Jokatuko den lehenengo norgehiagokak Ongai-Ladis Galartza eta Jaunarena-Larrinaga jarriko ditu elkarren aurka eta ondorengo partida nagusiak lehenengo mailako pilotariak izango ditu nor baino nor: Xala eta Barriola, Martinez de Irujo eta Laskurainen aurka. Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna Donostiatik zuzenean.