Itxi

telebista

Abenduaren 16an

'Goenkale': Zea Maysek Atxurin egingo duen grabaketara joan nahi?

O.A.

EITB

Talde bilbotarrak 'Negua joan da ta' kantu arrakastatsua abestuko du Arraldeko taberna ezagunean.

  • Zea Mays. Argazkia: EITB

‘Goenkale’ telesailaren zalea zara eta gainera Zea Mays taldea gustuko duzu? Hau da zure aukera. Izan ere, talde bilbotarrak, Negua joan da ta’ kantu arrakastatsua abestuko du, abenduaren 16an, Arraldeko Atxuri tabernan.

Abenduaren 16an izango da grabazioa 12:00etatik aurrera EITBren Miramongo egoitzan. ‘Goenkale’k Zea Mays taldeaz eta telesailaren grabazioaz gozatzeko aukera eskaini nahi die beren jarraitzaileei. Interesa dutenek beren datu pertsonalak bidali beharko dituzte goenkale@eitb.com helbide elektronikora.

'Goenkale' astelehen eta astearte gauetan izaten da ikusgai, 22:10etik aurrera, ETB-1en.