Itxi

telebista

Audientzia nota

ETB, gehien igo den telebista taldea Euskadin, azaroan

A.E.

EITB

ETB-2k izan du igoerarik handiena, ,7 igo da urritik azarora

  • Audientzia. EITB

    Audientzia. EITB

Euskal Telebista izan da Euskadin azaroan gehien igo den telebista kate taldea. Urrian %10,4ko sharea izan zuen eta %11,7 eskuratu du azaroan, audientzian %12,5eko igoera izan du hilabetean. Kateen artean, berriz, ETB-2k lortu du igoerarik nabarmenena, urrian %7,5eko audientzia izan zuen eta azaroan %8,6. ETB-2 %14,7 igo da.

Azaroan, gainera, 'Vaya Semanita', 'La Noche De...' (aurkezpena), 'Euskadi Directo' eta 'Ni Más Ni Menos' saioek urteko daturik onenak eskuratu dituzte. Asteartetan Felix Linaresek aurkezten duen saioak %13,1eko audientzia du eta 144.000 ikus-entzule EAE eta eragin esparruan, bataz beste. 'Vaya Semanita'k ere arrakastatsu estreinatu zuen denboraldia; %12,4ko bataz besteko audientzia eta 134.000 ikus-entzule lortu ditu.

Arratsaldeetan Klaudio Landaren eguneroko magazinak, 'Ni Más Ni Menos' saioak, urteko daturik onena eskuratu du, %11,1. 'Euskadi Directo' albistegiarentzat ere hilabeterik onena izan da, %8,4.

'Teleberri' albistegien hilabeteko audientzia %13,8 izan da eta 111.000 ikus-entzule dituzte. Albistegiez ari garela, azaroaren 20ko hauteskunde gauaren emaitza ona ere nabarmentzekoa da. ETB-2 lider izan zen %20,8ko audientzia zatia eskuratuz (922.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen) eta TVE hurrengo katerik ikusienak baino zortzi puntu gehiago eskuratu zituen. ETB-1ek %3,4ko audientzia izan zuen eta 250.00 ikus-entzulek egin zuten bat hauteskunde gaueko albistegi bereziarekin.

Horrez gain, Lau T'erdiko Txapeketak, Txapeldunen Ligak, 'Finlandiak', eta 'Goenkale'k ere oso emaitza onak izan dituzte azaroan.