Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Talde gorriaren eta urdinaren sekretuak, Aranda eta Juanen eskutik, "El Conquis"en

EITB Media

Horrez gain, datorren asteko immunitate jokoaren aurrerapena eta aurrez ikusi ez diren irudiak eskainiko ditu saioak.

  • Aranda eta Juan, abenturako azken kanporatuak

    Aranda eta Juan, abenturako azken kanporatuak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "El Conquis" saioak abenturako azken bi kanporatuak izango ditu gonbidatu: talde urdineko Juan eta talde gorriko Aranda. Dueluan amorerik eman ez zuten arren, ez ziren laugarren banderatxoa lortzeko gai izan, eta, beraz, talde biek galdu zuten lehiakide bana. Gonbidatuek Patxi Alonsorekin izango duten solasaldian, euren taldeen etorkizunaz arituko dira.

Berdeek, berriz, euren laugarren garaipena eskuratu zuten labirintoaren jokoan. Talde gorriak Inge aukeratu zuen taldeko baldarrena zela pentsatuz, baina getxotarrak talde urdinari abantaila atera zion eta bere taldearen garaipena lortu zuen. Asteazkeneko saioak Ingeren azken testigantzak jasoko ditu jokoan gertatutakoaren inguruan, eta taldekide berdeen hainbat iritzi bilduko dituzte.

Bitartean, talde gorriak ez du bururik altxatzen. Talde berdearen ifrentzua dira, lau asanblea pasatu, eta immunitate joko bakarra irabazi dute. Arandak teoria interesgarria dauka ordutik aurrera gertatuko denari buruz: Yocahu taldeko giro ona laster amaituko da eta Arandak asteazkeneko saioan azalduko digu zergatik.

Kanpamentuen azken ordukoa ere jakingo dute; izan ere, lehiakide batzuen gosea nabaria da. Halaber, datorren asteko immunitate jokoaren aurrerapena eskainiko dute asteazkeneko saioan, eta talde bakoitzak beste talde bateko partaide bat aukeratu beharko du. Talde berdean, erabaki polemiko bat izango da, eta taldekide bat haserretu egingo da.

Solasaldian, ohiko conquistologoak arituko dira: Mikel, Eneko, David, Manu, Jenny, Eider eta Isa. Horrez gain, interneten eta sare sozialetan gertatzen denaren berri emango dute Oizeder Mayok eta Isma Pereirak Gaztea Connection setetik. Bikoteak asteko galderaren erantzunak azalduko ditu. Honakoa da galdera: Juanek eta Arandak saioak eskatzen duen maila eman ote dute?

"El Conquis" asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.