Itxi

telebista

Gaur gauean

'Una cuestión de género'ren estreinaldia, Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperatan

EITB Media

Ruth Bader Ginsburg Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko epailearen bizitza du oinarri ostiral gauean ETB2n emango den pelikulak.

  • "Una cuestión de género" filmaren irudia

    "Una cuestión de género" filmaren irudia

Berdintasunaren aldeko borroka ardatz duen Una cuestión de género filma estreinatuko da gaur gauean ETB2n, "Cine Éxito" tartean. Bertan, Ruth Bader Ginsburg Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko epailearen bizitza du ardatz; bere lan ibilbidean emakumeek zein gizonek eskubide berdinak izateko gainditu behar izan zituen ezbehar eta oztopoen kontakizuna egiten du pelikulak. Datorren astelehenean ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira EITBk prestatu duen programazio eskaintzaren barruan kokatzen da emanaldia. 

Sandra Day O'Connorren ondoren, Amerikako Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko epaile izatera iritsi zen bigarren emakumea da Ruth Bader Ginsburg. Bill Clinton presidenteak izendatu zuen 1993an, eta 2020ra arte egon zen karguan. Bere senarrarekin (Martin Ginsburg abokatua) batera, historia aldatu zuen genero bereizketari buruzko kasu bitxi batekin eta, horrekin batera, berdintasunerako bidea zabaldu zuen epaitegietan. 

Bader Ginsburgek emakumeen eskubideen aldeko saila sortu zuen Estatu Batuetako Askatasun Zibilen aldeko erakundearen barruan. Urte luzez egindako lanari esker, feminismoaren erreferente eta belaunaldi berrien ikur bilakatu zen. Iazko irailean hil zen. 

Mimi Leder da filmaren zuzendaria eta Felicity Jones protagonista. Berarekin batera, Armie Hammer, Kathy Bates, Sam Waterston eta Justin Theroux aktoreek hartzen dute parte. 

Una cuestión de género pelikulak 2019ko film dramatiko onenaren Humanitas saria jaso zuen. Gaur, 22:30ean, izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.