Itxi

telebista

Pedro G. Larraganek aurkeztuta

Kirmen Uribe astearteko 'Kresala' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain Eunate Aguirre, Bodyboardeko munduko txapeldunarekin egongo dira.

  • 'Kresala'. Argazkia: EITB

Astearte honetan, Kirmen Uribe idazlearekin egongo da 'Kresala' eta berak arrantzarekin eta itsasoarekin duen lotura estua azalduko du Ondarroatik. Horrez gain, Eunate Aguirre, bodyboard munduko txapeldunarekin egongo dira, azaroaren amaieran Azore Uharteetan egindako jardunaldia gogoratuz.

'Kresala'k gainera, oso solasaldi interesgarria izango du Lekeitioko arrantzale beteranoekin eta amaitzeko, itsasoan banderek eta buiek duten hizkuntza edo esannahia aztertuko dute.

'Kresala' astearte honetan emitituko da 00:10etik aurrera ETB-1en