telebista
ETB-1en
Iban Garate, osteguneko 'Anitzele'n
A.H.
EITB
Aktoreak bere ibilbide profesional zein pertsonala errepasatuko du.
-
Iban Garate. Argazkia: EITB
Iban Garate aktorea 15 urterekin sartu zen Euskal Herrriko etxeetan eta ordutik aurrera, azkoitiarraren karrera jarraitzeko aukera izan dugu, bai pantaila handian zein pantaila txikian. Baina orain, aktoreak gure mugak gainditu ditu eta Imanol Uriberen zuzendaritzapean Miel de Naranjas filma grabatu berri du. Bere ibilbidearen inguruan eta dituen zaletasun ezberdinez hitz egitera hurbilduko da aktorea osteguneko 'Anitzele' saiora. Xabier Euzkitzerekin batera, Anabel Arraiza, Iñigo Zubizarreta eta Nerea Alias izango ditu galdezka.
Gainera, ohiko sekzioak ere izango ditu saioak, horien artean, Mikel Elizegiren soziologia ikerketa bitxia, Joana Lasherasen test pertsonala edota Mikel Anteroren bertsio musikala.
'Anitzele' ostegun honetan emitituko da 22:45etik aurrera ETB-1en.