telebista
ETBK Sat-en eta ETB-1en
1V. Klitschko-T. Adamek neurketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.E.
EITB
Saul Canelo Alvarezen azken borrokaldia ondoren.
-
'Boxeo izarrak'. Argazkia: EITB
Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' emanaldian eskainiko den borrokaldi nagusia, Vitali Klitschko eta Tomas Adameken artekoa izango da. Norgehiagoka Polonian egin zuten 42.000 ikusleren aurrean. Klitschko 12 aldiz izan da Munduko txapeldun. Adamek, ostera, oraintsu hasi da pisu astunen mailan boxeatzen, baina, aurrez, sei bider izan zen Munduko txapeldun pisu erdi astunean eta kruzeroen mailan.
Neurketa honen ondoren, Mexikoko izar berriaren azken borrokaldia eskainiko dute. Saul Canelo Alvarezek 21 urte baino ez ditu eta dagoeneko superwelter pisuko munduko tituluaren jabe da. Beste mexikar baten aurka ipiniko du jokoan bere gerrikoa, Alfonso Gomezen aurka hain zuzen.
Saioaren bukaera aldera Ingalaterrako boxeolari gazte batzuk ezagutuko dituzte. Esate baterako, Billy Joe Saunders eta Liam Smith.
'Boxeo Izarrak' ostiralean 22:30ean dago ikusgai ETBK Sat-en eta ETB-1en 00:00etan.