Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador", astelehen gauean audientzia-buru berriz ere

EITB Media

Realityak denboraldiko bigarren daturik onena lortu du: % 28,4ko audientzia-zatia.

  • Julian Iantzik aurkezten du "El Conquistador"

    Julian Iantzik aurkezten du "El Conquistador". EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" lidergoa sendotuz doa asteleheneko ordutegi nagusian, eta gaueko saiorik ikusiena izan da berriz ere. Julian Iantzik aurkezten duen saioak % 28,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen, denboraldiko bigarren daturik onena, eta 298.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Asteleheneko atalean, talde urdinak duelua galdu zuen berriz ere. Hiru taldeen arteko duelua izan zen, eta berdeek berriz ere erakutsi zuten euren nagusitasuna.

Erabiltzaile askok sare sozialetan jarraitu zuten asteleheneko atala, eta #conquis9 traola joera izan zen Twitterren, 6.002 txiorekin. eitb.eus atarian, 18.036 erabiltzailek bat egin zuten "El Conquistador" saioko webgunearekin, eta 38.058 orrialde ikusi izan zituen. Gainera, streaming bidez 19.315 lagunek jarraitu zuten asteleheneko atala.