Itxi

telebista

Audientzia oharra

375.000 ikus-entzulek jarraitu zuten lau t'erdiko finala ETB-1en

A.E.

EITB

Irujo eta Olaizola II.aren arteko partida audientzian lider izan zen bere ordutegian eta %23,2ko audientzia zatia eskuratu zuen.

  • Aimar Olaizola. Argazkia: EFE

Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak atzo jokatu zuten lau t'erdiko finala audientzian lider izan zen bere ordutegian ETB-1en. Audientziaren %23,2 eskuratu zuen eta bataz beste 182.000 lagunek ikusi zuten Euskadin eta eragin esparruan. Horrez gain, neurketak 375.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

Minuturik ikusiena 19:05ean izan zen, azken tantoarekin bat, 22-12ko emaitzaz Aimarrek garaipena eskuratu zuen unea: %30,7ko audientzia zatia lortu zuen eta 254.000 ikus-entzule ari ziren partida ikusten.

Irujo-Olaizola II finala 2008tik hona finalik ikusiena izan da. Urte hartan ere pilotari berdinak ari ziren nor baino nor. Bestalde, atzoko partidak iazko Irujo eta Barriolaren arteko finalak baino bi puntu gehiago eskuratu zituen.