Itxi

telebista

'Badator 2012'

ETB-2k Gasteizen ospatuko du Gabonzaharra, abenduaren 17an

A.H.

EITB

Ibon Uzkudunek abenduaren 17an Gasteizeko Espainia Enparantzan grabatuko den ospakizun handia aurkeztuko du. Festak saio musikalak, jende ospetsua, VIP gunea eta su artifizialak izango ditu.

  • 'Badator 2012'. Argazkia: EITB

    'Badator 2012'. Argazkia: EITB

Aurten Gasteiz izango da ETB-2ko kanpai-hotsen saio bereziaren grabaketarako luxuzko eszenatokia, izan ere, oso urte garrantzitsua izango da 2012 Arabako hiriburuarentzat, European Green Capital gisa biziko baitu. 'Badator 2012' saio bereziak festa handi bat antolatu du abenduaren 17an gasteiztar guztiekin batera urte berriari ongietorria emateko eta azkeneko hiru urteetan bezala, Ibon Uzkudun eibartarrak aurkeztuko du saioa. Fangoria, Nancys Rubias eta OBK bezalako punta-puntako taldeek jada ziurtatu dute parte-hartzea gau ahaztezinaren traza daukan honetan. Hauekin batera, Jare euskal musika-taldea ere izango da 'Xalbadorren heriotzean' abesti arrakastatsua kantatuz, Operación Triunfo telebista saioko bigarren edizioaren garailea izandakoarekin batera, hain zuzen ere, Ainhoa Cantalapiedrarekin. Xabie Leteren omenez aurkeztuko da Gasteizen.

ETBko eta Euskal Herriko aurpegi ezagunenak ere bertaratuko dira Gasteizen jazoko den festa itzela ez galtzearren; Julian Jantzi, Oscar Terol, Juanito Oyarzabal, Anjel Alkain eta beste asko ere hurbilduko dira gasteiztarrekin batera brindisa egiteko. Guzti hori gutxi izango ez balitz, gainera saioaren bitartean planetako azken zirrikituetatik agur oso bereziak jasoko ditugu.

Gasteiztar guztiak gonbidatuta daude festan parte-hartzera eta vip gunean bizi nahi dutenek eskaera egin dezakete Facebook-en: facebook.com/vitoriagasteizdalacampanada. Bertan eskuragarri daude festari dagozkion berriak eta informazio guztiak. Aurten, Gasteizek joko ditu kanpai-hotsak!