Itxi

telebista

Zinea

‘Horman erlojua duen etxea’ haurrentzako filma, gaur gauean, ETB1en

B. F. | EITB Media

EITB Media

Lewis mutikoak abentura misteriotsuak biziko ditu osaba Jonathanen etxe zaharrean. 22:00etatik aurrera, ETB1en.

0:36
‘Horman erlojua duen etxea’ filmeko irudia

Euskal Telebistaren lehenengo kateak ‘Horman erlojua duen etxea’ haurrentzako filma emitituko du gaur gauean, 22:00etatik aurrera.

10 urteko Lewis mutikoa da filmeko protagonista. Osaba Jonathanen etxe zaharrera bizitzen joandakoan, magiaz beteriko abentura biziko du Lewisek. Bertan gertatzen diren gauza misteriotsuekin eta etxeak gordetzen dituen sekretuekin liluratu egingo da mutikoa.

Ez ezazu galdu ‘Horman erlojua duen etxea’, gaur gauean, 22:00etatik aurrera, ETB1en.