telebista
Kirol emanaldiak
Tenisa, atletismoa, pilota eta aizkolariak, igandean, ETBn
A.A.
EITB
Futbol jardunaldiaren errepasoa ere egingo dute 'Gol Festa' eta 'Tribuna Gol' saioek.
-
Tenis. Argazkia: EFE
Igandeko kirol eskaintzaren lehen hitzorduak Bilbora garamatza, Masters Bilbao tenis torneoko finalak jokatuko baitira bertan. 12etan hasiko da emankizuna ETB-1en.
Herri kirolei eskainitako tartean, goizean Leitzan jokatutako aizkolarien Eusko Label Sariko bigarren jardunaldia jarraitu ahal izango da 15:55etik aurrera eta jarraian, ohi denez, pilota emanaldia osatuko dute zuzenean Eibartik. Binakako bi partida jokatuko dira: Julen Retegi-Merino I / Idoate-Zabaleta eta Bengoetxea VI-Apraiz / Arretxe II-Begino
Bestalde, ETBK Sat-en Benta de Bañoseko Krosaren berri emango du zuzenean 13:30etik aurrera eta 15:30ean goizean Getxon jokatutako afizionatu mailako pilota txapelketako finalak eskainiko dira.
Futbolari ere erreparatuko diote: 19:30ean 'Gol Festa' (ETB-1) saioak errepaso laburra egingo du eta 22:30ean 'Tribuna Gol' (ETBK Sat) saioak luze eta zabal aztertuko du jardunaldian gertatutako guztia: emaitzak, golak, euskal taldeen jarduna...