telebista
Audientziak
Igandeko "Historias a Bocados" saioa, nagusi bere ordu tartean
EITB Media
% 13,0ko audientzia-zatia lortu zuen, eta 231.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.
-
Arguiñano bateria jotzen, Obara egindako bisitan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Igande honetako ETB2ko "Historias a Bocados" saioa bere ordu tartean nagusi izan zen, % 13,0ko audientzia-zatiarekin. Dimako Oba auzoa bisitatu zuen Joseba Arguiñanok, eta emanaldiak 231.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Hain zuzen ere, orain aste batzuk markak hautsi zituen programak, Bermeko Artika auzora egindako bisita inoizko saiorik ikusiena izan baitzen.