Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador" saioak lidergoari eutsi dio beste behin ere

EITB Media

Abentura realitya lider izan zen astelehen gauean, % 21,9ko audientzia-zatiarekin. 289.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen.

  • Asteleheneko "El Conquistador" saioaren irudia.

    Asteleheneko "El Conquistador" saioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik atera.

"El Conquistador del Caribe" saioak asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa lortu du hamalaugarren astez jarraian. Abentura realityak % 21,9ko audientzia-zatia bereganatu du eta 289.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, 18.156 lagunek jarraitu dute emanaldia streamingaren bitartez, eta saioaren webguneak 22.129 erabiltzaile bakar eta 52.733 orrialde ikusi izan ditu.Erabiltzaile askok, gainera, sare sozialetan jarraitu zuten asteleheneko atala, eta #conquis13 traola joera izan zen Twitterren, 5872 txiorekin

13. atalak ustekabeko amaiera izan zuen: Undak duelua amaitu barik utzi du saioa. Ustez partaide indartsua zen, fisikoki bai behintzat, baina Conquisek ere buruko lana eskatzen du. Argi dago "El Conquistador" sorpresaz beteta egon ohi dela eta edizio honetan ere ezustekoak gertatu dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena