Itxi

telebista

22:30ean

Salzburgora bidaia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Salzburgok, alemanez, gatzaren hiria esan nahi du, eta mendeetan zehar printze-artzapezpikuen hiri boteretsu bat izan zen, musika klasikoaren hiri bihurtu zen arte.

  • Salzburgo

    Salzburgo. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"Vascos por el Mundo" saioak Salzburgo bisitatuko du gaur gauean, Austriako Alpeetako iparraldeko harribitxi barrokoa eta Mozart musika unibertsalaren jeinuaren jaioterria. Carlos, Claudia eta Olaia anfitrioien eskutik, Lucas Goikoetxea kazetariak eta Javier Quiles kamerariak Austriako laugarren hiri garrantzitsuena ezagutuko dute. 

Hasteko, Hohensalzburg gotorlekura gerturatuko dira, hiri osoa ikusten baita bertatik. Getreidegasse kale nagusi komertziala ere bisitatuko dute, eta handik Festpielhaus musika klasikoaren jaialdiaren egoitzara iritsiko dira. Vienara joan baino lehen Mozarten bizilekua izan zen etxean ere sartuko dira; bertan dute erakusgai musikariaren jatorrizko pianoa. Ondoren, Mirabelleko lorategi ospetsuetan barrena osteratxoa egingo dute. 

Gainera, Igorren eta Anderren eskutik, mendien artean kokaturiko ipuinetako herriak bisitatuko dituzte. Carintiako Villach herrixkan bizi dira, Austriako Alpeetan.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.