Itxi

telebista

Aurkezle berria

Asier Odriozola kazetaria, "QMEC" saioaren aurkezle berria

EITB Media

EITBko irratietan aritu ondoren, hasi da ETB2ko arratsaldeko programan. Astelehenetik ostiralera ematen da saioa, zuzenean, 17:30ean.

  • Asier Odriozola, "Qué Me Estás Contando" saioaren platoan.

    Asier Odriozola, "Qué Me Estás Contando" saioaren platoan. Argazkia: EITB Media

Asier Odriozola EITBko kazetaria izango da aurrerantzean "Qué Me Estás Contando (QMEC)" saioaren aurkezle berria. "QMEC" astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai ETB2n, zuzenean, 17:30etik aurrera.

Informazioan eskarmentu handikoa da Odriozola, bai telebistan eta baita irratian ere. Arratsaldeko saioari indarrez, ilusioz eta gogo handiz ekingo dio astelehenetik aurrera, bi ordu eta erdiko zuzeneko programaren erronkari aurre eginez.

"Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiak aurkeztu izan ditu aurretik, eta ETB1eko "Azpimarra" aktualitate saioan ere aritu izan da. Azken denboraldi hauetan, EITBko irratietan entzun izan dugu, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian.

Orain bueltan dugu telebistan, "QMEC" saioan aurkezle. Bertan, entretenimendua eta informazioa uztartzen jarraituko dute arratsaldero, modu atsegin eta gertuko batean, ikus-entzuleek aktualitatearen daturik gal ez dezaten.

Hala, "QMEC" saioak eguneko klabeak eta gakoak mahai gainean jartzen jarraituko du, gaurkotasuneko gaiei testuingurua emanez. Kalera atera ohi diren kazetariek azken orduko gertakarien berri ematen jarraituko dute, eta ez dira faltako analisirako solasaldiak, besteak beste gizarte eta politika gaiak hizpide hartuta. Kezka eta interesekoak diren gai guztiak jorratuko ditu, arratsaldero, "QMEC" saioak.

"Qué Me Estás Contando" saioa astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai, zuzenean, 17:30etik 20:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.