telebista
22:30ean
'La deuda' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EITB Media
Aurretik, Sacha Baron Cohenen bizitza izango dute aztergai eta Jessica Lange izango dute hizpide. 'Tu banda sonora favorita' atalean, final handiari ekingo diote, publikoak bozkatutako finalistekin.
-
'La deuda' pelikularen irudia, EITB Mediaren bideo batetik aterata
Gaur gauean, ETB2ko "La Noche De..." zinema saioak La deuda (The Debt, 2010) pelikula eskainiko du, neurri batean benetako gertakarietan oinarritutako filma.
John Madden da lanaren zuzendaria eta Matthew Vaughn dugu gidoilari; besteak beste, Helen Mirren, Sam Worthington, Tom Wilkinson eta Jessica Chastain dira protagonista nagusiak. 1965ean nazien gerra kriminal bat harrapatzea misio izango duten Mossadeko hiru agenteren istorioa du filmak oinarri.
Aurretik, Felix Linaresen eskutik, Sacha Baron Cohenen bizitzan murgilduko da "LND", aurten Oscar sarietan bi hautagaitza dituela aitzakia hartuta.
Horrez gain, Los archivos secretos de LND sekzioan, Jessica Lange aktorea izango dute mintzagai, zehazki Jack Nicholsonekin batera El cartero siempre llama dos veces pelikulan egindako eszena hizpide.
Azkenik, Tu banda sonora favorita atalean, final handiari ekingo diote, publikoak aukeratutako lau finalistekin. Hala, "zinemako soinu bandarik onena" hautatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek lehiaketa honen bidez.
"La Noche De… La deuda", gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.