Itxi

telebista

Saskibaloia

Gescrap Bizkaia eta Caja Laboral elkarren aurka, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

Derbia bi taldeentzat partida erabakiorra izango da Euroligako azkeneko jardunaldi honetan.

  • Gescrap Bizkaia, Blums. Argazkia: EFE

    Gescrap Bizkaia, Blums. Argazkia: EFE

Ostegun honetan, Gescrap Bizkaia eta Caja Laboral taldeek, Euroligako lehenengo fase honetako azkeneko jardunaldian, elkarren aurka jokatuko dute. Ikusmin handia sortu duen norgehiagoka erabakior honetan bi talde euskaldunek beren iraunkortasuna dute jokoan, irabazi beste aukerarik ez dute txapelketa kontinentalean jarraitu nahi badute. Partida ostegun honetan jokatuko da Bilboko Miribilla pabilioian eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du 20:00etatik aurrera. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega komentaristek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.

Zesta ETBK Sat-en

ETBK Sat kateak, bere aldetik, bezperan Gasteizen Lander-Arriola eta Foronda-Garai bikoteek jokatutako zesta partida eskainiko du. Juanan Legorburu eta Javier Arkarazok emango dute partidaren berri 22:45etik aurrera.