Itxi

telebista

ETB-1en

'Euskal Kantuen Gaua 2011', Gabon Gauean

A.E.

EITB

Kike Amonarrizek eta Itziar Atienzak aurkeztuta, 100 gonbidatu baino gehiago, 30 abesti inguru eta sorpresa ugari izango ditugu familia guztiarentzako saio berezian.

  • 'Euskal Kantuen Gaua 2011'. Argazkia: EITB

    'Euskal Kantuen Gaua 2011'. Argazkia: EITB

'Euskal Kantuen Gaua 2011' ekarriko digute Itziar Atienzak eta Kike Amonarrizek Gabon Gauean ETBra. Sorpresa eta nobedade ugari izango da aurten saio berezian, 100 gonbidatu baino gehiago, 30 abesti inguru, guztia etxetik familia giroan gozatzeko.

Kantari, beste behin, alor ezberdinetako jende ezaguna giro ezin hobean. Politikariei dagokionez: Martin Garitano eta Jose Luis Bilbao Gipuzkoa eta Bizkaiko ahaldun nagusiak, Idoia Mendia, Blanca Urgell eta Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Antonio Basagoiti Alderdi Popularreko presidentea Euskadin.

Horrez gain, Getaria-Tolosako emakume arraunlariak, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak; Igor Siguero eta Saioa Martija albistegietako aurkezleak; 'Goenkale', 'Vaya Semanita', 'El Conquistador del Aconcagua' eta 'Anitzele' telebista saioetako aurkezle eta aktoreak; Gazteako 'Dida' saioko esatariak; eta Paloma Zorrilla, Josebe Iturrioz, Denis Itxaso eta Ainhoa Goikoetxea tertuliakideak hartuko dute parte. Abesten ariko dira elkarrekin, gainera, Kike Amonarriz, Itziar Atienza, Ilaski Serrano, Aitziber Garmedia, Klaudio Landa eta Estitxu Fernandez.

'Euskal Kantuen Gauan' izango dira, halaber, punta-puntako bertsolariak: Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Sarriegi Gipuzkoako Txapeldun berria, eta azkenaldian elkarrekin jardunean ere ikusi ahal izan ditugun Joxe Mari Olasagasti eta Iñaki Perurena kirolariak.

Aurtengo edizioak berritasun ugari ditu, besteak beste, Ze esatek! musika taldeak egindako kanta ezagunen bertsioak; Athletic de Bilbao eta Real Sociedad futbol taldeetako jokalariekin, La Oreja de Van Gogh musika taldearekin eta ETBko albistegi eta kiroletako aurkezle taldearekin grabatutako bideo bereziak; edota Gatibuko abeslari Alex Sarduik Bermeoko Izaro abesbatzarekin batera egingo duen potpourria. Horrez gainera, Ampo Ordizia errugbi taldeko jokalari atzerritarrak ere izango ditugu.

Hitzordua, Gabon Gauean, ETB-1en 23:20ean.