Itxi

telebista

22:15ean

'Sin filtro' komedia, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Béatricek liburu bat idatzi du Frédéric senarraren istripuaz. Ikusmena galdu du, eta ezin du saihestu pentsatzen duena esatea. Gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • José García eta Alexandra Lamy 'Sin filtro' komediaren fotograma batean

    José García eta Alexandra Lamy 'Sin filtro' komediaren fotograma batean

Gaur gauean, ETB2k Sin filtro (Chamboultout) filma emango du. Albert Eric Lavainek zuzenduriko komediaren  protagonistak, besteak beste, hauek dira: Alexandra Lamy, José García, Michaël Youn, Anne Marivin, Michel Vuillermoz, Medi Sadoun eta Olivia Côte.

Béatricek (Alexandra Lamy) azken bost urteetan bizitakoak biltzen dituen liburu bat idatzi du. Frédéric (José García) senarrak istripua izan zutenetik beraien bizitzak nola aldatu diren kontatzen du lanean. Senarrak ikusmena galdu du, eta ezin du saihestu pentsatzen duena esatea. Istripua izan zuenetik ezinezkoa da zer egingo duen jakitea eta ez du inolako iragazkirik, baina dibertigarria eta seduktorea izaten jarraitzen du.

Ez ezazu galdu Sin filtro filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.