Publizitatea
Itxi

2021/05/03

11:21

telebista

84.500 euro

Txapeldunak zakuaren bila, "Atrápame Si Puedes" saioan aste honetan

EITB Media

Patxi Alonsok aurkezten duen saioak telebistako inoizko lehiakiderik onenak hartuko ditu platoan: Bruno, Puy, Etayo eta Manu Zapata.

  • "ASP" saioan txapeldunen astea. Foto: EITB Media

    "ASP" saioan txapeldunen astea. Foto: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maiatzeko lehen aste honetan, lehiakide bereziak arituko dira jokoan dagoen 84 500 euroko zaku handiaren bila. Telebistako parte-hartzaile onenetako batzuk ETB2ko "Atrápame Si Puedes" saiora iritsiko dira azken minutuko galdera sorta zirraragarrian saria eskuratzeko prest. 

Honako hauek osatuko dute txapeldunen taldea: Bruno, "Atrápame Si Puedes" saioko irabazle mitikoa; Puy, beste beteranoetako bat; PJ, etorkizun oparoa duen gasteiztar gaztea; Etayo, saltzaile nafarra; eta Manu Zapata, aski ezaguna den lehiakide aparta. ETB2ko lehiaketaren historian inoiz izan den asterik lehiakorrena eta zirraragarriena dute aurretik guztiek. 

"Atrápame Si Puedes" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 14:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;