telebista
22:15ean
'Un paseo por el bosque', Robert Redford y Nick Nolterekin, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Bill Brysonek (Robert Redford) eta Stephen Katzek (Nick Nolte), Appalache mendiak igoko dituzte abenturazko komedia honetan.
-
Robert Redford eta Nick Nolte 'Un paseo por el bosque' filmaren fotograma batean
Gaur gauean, ETB2k Un paseo por el bosque (A Walk in the Woods) abenturazko komedia eskainiko du, Bill Bryson bidaia-liburu idazle ezagunaren oroitzapenetan oinarritutako filma. Ken Kwapisek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Robert Redford, Nick Nolte, Emma Thompson, Mary Steenburgen, Nick Offerman eta Kristen Schaal.
Bi hamarkadaz Ingalaterran bizitzen egon ondoren, Bill Bryson (Robert Redford) Estatu Batuetara itzuliko da bere bizitzako abentura handiari ekiteko: Appalache mendiak eskalatzea. Bidaia horretan Stephen Katz (Nick Nolte) aspaldiko laguna izango du bidaide, bera izango baita laguntzeko prest azalduko den ero bakarra. Baina arazo bat izango dute, "abentura" hitza erabat ezberdin ulertzen baitu bakoitzak.
Ez ezazu galdu Un paseo por el bosque abenturazko komedia, gaur, 22:15ean, ETB2n.