Itxi

telebista

Urtarrilaren 3ko atalean

Zea Mays taldeak 'Goenkale'n joko du asteartean

A.A.

EITB

'Negua jon da ta' eskaini dute Atxuri tabernan.

  • 'Goenkale', Zea Mays. EITB

    'Goenkale', Zea Mays. EITB

Zea Mays taldea 'Goenkale' telesailean agertuko da datorren asteartean, urtarrilaren 3an. Telesaileko Atxuri tabernan ikusi ahal izango ditugu 'Negua joan da ta' abesti arrakastatsua eskaintzen.

Bilboko taldeak 1997ko Gaztea Maketa Lehiaketa saria irabazi zuen duela hamalau urte. Orduz geroztik sei disko arrakastatsu argitaratu dituzte. 2011. urteko euskal kanturik entzutetsuena abestuko dute ETB-1eko telesailean: 'Negua joan da ta'.

Astearteko atalean, Kandido azken aldian bizi duen bolada txarraren ondorioz erabat gaindituta dabil eta Aliziak ardura guztiak hartzea erabakiko du. Abelen etxera joango dira bizitzera, euren etxea Lukasi saldu ondoren.

Bestalde, Leo eta Karlosen etxean albiste onak izango dituzte eta lagun berri bat iritsiko da Arraldera, Carla, Muñagorri Hoteleko zuzendari berria.

ETB-1en astelehen eta asteartero 22:00etan ematen da 'Goenkale'.