Itxi

telebista

22:15ean

Errefuxiatuak Euskadin, gaur gauean, "Aquí y Ahora" saioan

EITB Media

Besteak beste, Sophie Muller ACNURek Euskadin duen ordezkariaren, Patricia Barcenas CEAR Euskadiko zuzendariaren eta Hassanna Aalia ekintzailearen testigantzak bilduko dituzte.

  • Hassanna Aalia ekintzailea

    Hassanna Aalia ekintzailea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Kanpamentuak Lesbosen, hondoratzeak Lampedusan, Aylan haurraren heriotza Turkiako hondartza batean, irudi horiek guztiek Europaren kontzientzia astindu zuten orain ez hainbeste denbora. Errefuxiatuekiko sentipenak aldarazi zituzten, baina hasierako hunkipen latza laster desagertu zen. Zer gertatu zen pertsona haiekin? "Aquí y Ahora" saioak Euskadin errefuxiatuta dauden familien eta giza eskubideen aldeko ekintzaileen arrastoa jarraituko du igande honetan. Bonben, txirotasunaren eta bidegabekerien kontra, borroka eta erresistentzia testigantzak kontatzen dituzte. Gainera, programak azken sei urteetako asilo-eskaeren bilakaerari buruzko datuak emango ditu.

Nazioarteko babes-eskaerek europar politika hertsiei egin behar diete aurre, eta gainera azken hilabeteotako mugikortasun-murrizketek egoera zaildu dute. Asiloa Nazio Batuek aitortutako eskubidea da, baina praktikan ez da gauzatzen. Europar Batasunaren politikak mugak blindatzera bideratuta daude, eta estatu kideek ez dituzte betetzen 2015eko krisiaren ondoren errefuxiatuak hartzeko eta abesteko adostutako kuotak. Espainiar Esttuan bereziki agerikoa da hauxe; asilo-eskaeren % 5a baino ez baita onartzen. Zapuztutako itxaropen horien inguruan hitz egin dute Sophie Muller ACNURek Euskadin duen ordezkariak; Patricia Barcenas CEAR Euskadiko zuzendariak eta Hassanna Aalia ekintzaileak. Azken honi bizi arteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta euskal gizartean sahararraren aldeko elkartasun olatua piztu zen. Sugar horrek bizirik dirau, eta Euskadi migratzaileei egindako harreraren adibide da.

Hala ere, Europak, bigarren mailako herritar arriskutsu gisa iruditzen ditu atzerritar migranteak. Egoera honetan, eskuin muturreko taldeak etengabe hazten ari dira, euren gorroto-diskurtsoa nonahi barreiatuz. Gorroto horrek errefuxiatuengan duen eragina aztertuko du "Aquí y Ahora" saioak.

"Aqui y Ahora" igandetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.