telebista
Urtarrilaren 3an
'Goenkale': Alizia, Joana eta Naia Abelen etxera doaz bizitzera
EITB
Etxea Lukas ilobari salduko diote.
Duela egun batzuk Naroa Arraldetik joan zenetik Nekanek ez dauka emakumearen berririk eta okerrena pentsatzen hasita dago. Halaber, Nekaneren desagerpenak Ricardo Ojanguren enpresariaren hilketarekin zerikusia duela uste du.
Madariaga familiak ere garai txarrak bizi ditu. Ez da giro Kandidoren eta Aliziaren etxean. Kandidok hondoa jo du eta Aliziak hartuko du etxeko agintea. Hala, etxea Lukas ilobari saldu eta Abelen etxera joango dira bizitzera Alizia, Joana eta Naia.
Germanek anaia Kandidok bezala arazoak ditu, osasun arazoak kasu honetan. Behin-behinean itsu geldituko da eta berak garrantzirik emango ez badio ere, kezka zabalduko da familiako kideen artean.
Berri onek ere badute lekua Arralden. Ibi aurkituko dute eta etxera itzuliko da. Leok Ibirenaz gain beste albiste on bat jasoko du, izan ere, azkenean ez da epaitua izango Artesa auzian. Albiste pozgarri horrek eragina izango du bere etorkizunean.
Azkenik atal honetan pertsonaia berri bat ezagutuko dugu: Carla, Muñagorri hoteleko zuzendari berria. Gainera, Mireiaren lagun mina dela jakingo dugu.