Itxi

telebista

audientzia nota

ETB-2ko gaueko 'Eguraldia' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen

A.H.

EITB

Ondoren eskaini zen 'La Noche de..' saioak berriz, bataz beste 155.000 ikus-entzule izan zituen.

  • Argazkia: EITB

Asteartean, ETB-2ko gaueko 'Eguraldia' saioa, bere ordu tartean nagusi izan zen eta %14,9ko audientzia kuota lortu zuen. Bataz beste 141.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Urko Aristik aurkeztutako eguraldiaren iragarpena eta 224.000 pertsonek bat egin zuten saioarekin emisioan zehar.

Ondoren eskaini zen 'La Noche de...' saioa bestalde, bere ordu tartean ko-lider izan zen eta audientzia zatiaren %14arekin, bataz beste 155.000 ikus-entzule lortu zituen. Felix Linaresek aurkeztutako saioak Quentin Tarantino zinegilea izan zuen protagonista eta ondoren telebistan estreinatu zen filmearen aurrerapena eskaini zuen: Malditos Bastardos. Filmak ere harrera oso ona jaso zuen eta 459.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.