Itxi

telebista

Estreinaldia

Iguazuko ur-jauzietan bizirautea

A.E.

EITB

Igandean hasiko da ETB-2ko 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren zortzigarren ekinaldia.

01:19
Badator berriro 'El Conquistador del Fin del Mundo'

Igandean, urtarrilaren 8an hasiko da 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren zortzigarren ekinaldia. Abenturak dakartzan nobedadeen artean, lehiaketaren azken txanpan izango den eszenatoki aldaketa aipatu behar da. Iguazuko ur jauzietan, egingo da, hain zuzen ere, Egungo Munduko Zazpi Mirarietako bat izendaturiko paraje ederrean. Lehen aldiz aterako dute lehiaketa Patagoniatik, eta horretarako Hostoilek (El Conquistador del Aconcagua ere egiten duen euskal ekoiztetxeak) aukeratu du Argentinako ur-jauzien paisaia ikaragarria. Lehiakideen bizi baldintzak zeharo aldatuko dira hotz beroari eta inguruari dagokionez. Misiones-eko oihanean, Paraguay eta Brasilgo mugetatik hurbil, landaretza ugari, erreka, ur jauzi intsektu eta sugez beteta dagoen lekuan arituko dira nor baino nor gehiago. 24 lehiakideek, 12 gizon eta 12 emakumeek ez dute inola ere eszenatoki hori espero.

Baina badira nobedade gehiago: lehiaketaren hastapenean, Patagoniako lekurik gogorrenetakoan egongo dira lehiakideak, Piedra Parada deituriko parke naturalean izango dira. Altueran 100 metro baino gehiago neurtzen dituzten arroilek eta 260 metroko harri izugarriak bilakatu dute leku hori mundu guztiko eskalatzaileen paradisua. Bertan hasiko da abentura 24 lehiakideentzat.

Leku aldaketaz gainera, ustekabe gehiago izango da edizio honetan. Lehiakideek ez dakite talde bakarra osatuko duten, edo bi edo hiru taldetan banatuko ote dituzten. Jose Luis Korta, izan ezik, beste kapitainak zeintzuk izango diren ere ez dakite parte hartzaileek oraindik. Piedra Paradara iristen direnean Kaikuko prestatzaileak hartuko ditu lehiakideak. Beste behin, programak harri eta zur utziko ditu guztiak aukeraketarekin.

Aurten bizi irauteko baldintzak ere aldatu egingo dira, gogorragoak eta zailagoak izango dira. Lehen epe horretan, alegia, lehiakideek ez dute arropa teknikorik izango eta soinean jantzita Patagoniara joateko jantzi duten arropa izango dute. Lehiaketan banatuko duten janari kantitatea ere asko murriztuko dute eta probetan, nola ez, agerian jarriko da lehiakide guztien ausardia eta trebetasuna.

Joxan Goñik eta Txema Montoyak zuzendu eta Julian Iantzik aurkezten duen 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa igandero izango da ikusgai ETB-2ko 'Teleberri' albistegiaren ondotik 22:00etan; baita eitb.com-en ere. Iaz abentura realityak bataz beste %20,1eko audientzia izan zuen eta 167.000 ikus-entzule saio bakoitzean.