telebista
Astelehenetik aurrera
'Forum' berriro ETBn, Begoña Zubietaren eskutik
A.H.
EITB
Elkarrizketa saioa goizetan eskainiko da 10:15etik aurrera ETB-2n.
-
'Forum'. Argazkia: EITB
'Forum' elkarrizketa saioa Euskal Telebistara itzuliko da astelehenetik aurrera Begoña Zubieta kazetariaren eskutik. Funtsa ez du aldatuko elkarrizketa tarteak: zerbitzu publikoa eskainiko du eta kulturaren, osasunaren eta ingurumenaren leiho izaten jarraituko du, orain ere.
Aurkezle aldaketaz gain, dekoratua ere aldatuko du. Nortasun eta itxura berriarekin hasiko du urtea 'Forum'ek eta kultura, zientzia eta artearen inguruko solasaldirako topagune ezin hobea izango da.
Garrantzizko gaiak izango dituzte hizpide gonbidatuek, eta Begoña Zubieta patxadaz eta sakontasunez mintzatuko da beraiekin. Literaturak pisu handia izaten jarraituko du saioan, baita sortzaile gazte eta berriek ere.
Begoña Zubietak lehenengo saioetan jasoko dituen gonbidatuen artean, La Oreja de Van Gogh musika taldeko kideak, Andoni Luis Aduriz sukaldaria, Javier Gurrutxaga eta Charo Lopez aktorea eta Toti Martinez de Lezea idazlea egongo dira.
Astelehenean, Esozi Leturiondo, Mario Onaindiaren alarguna
Datorren astelehena, Begoña Zubietak Esozi Leturiondo izango du gonbidatu, Mario Onaindia politikariaren alarguna. Euskal Telebistak El precio de la Libertad tv movia eskaini zuen euskal politikariaren bizitzan oinarrituta, eta Quim Gutierrez aktore ezagunak hezurmamitu zuen Onaindiaren pertsonaia. Astelehenean, Esozi Leturiondok lehenengo pertsonan hitz egingo du bere senarraren bizitzaz eta ibilbide politikoaz.