telebista
Kultura agenda
Jesus Lizaso eskultorea aste honetako 'EITB Kultura' saioan
A.H.
EITB
ETBko kultura agendak, antzerkia, musika eta artearen alorretan eman diren berrikuntzak aurkeztuko ditu.
-
EITB Kultura. Argazkia: EITB
Jesus Lizaso Basauriko artistak Florentziako bi urte behingo erakusketan urrezko domina lortu berri du, ortotropias serierarengatik. Aste honetan, 'ETIB Kultura' saioan egongo da bere lanari buruz hizketan eta domina hau jasotzearen esperientzaz arituko da.
Ondoren, antzerkiaren mundura egingo du salto saioak, Marie de Jongh Tartean Teatroa konpainiaren azkeneko lana ezagutzeko: Alabatxo. Ikuskizunaren zuzendaria Jokin Oregi da eta antzezlanaren ezaugarri guztien berri emango du 'ETIB Kultura'n.
Gora Japón musika bikote bilbotarrak bere aldetik, 'ETIB Kultura'ko Off the record sailean joko du. Horrez gain, taldeko kideak bere lan egiteko moduaz eta bere filosofiaz arituko dira.
Ondoren, Bilboko historiaren gaineko ibilbide berezia eskainiko du 'EITB Kultura'k Electroclass lanaren eskutik. Consoni ekoiztetxe artistikoaren zuzendariak, Maria Murrek, erakutsiko du proiektu berezi hau.
Amaitzeko, Amaia Ballesteros eta Alex Herranz ilustratzaileak eta Oscar Blanco, Zocalo inprimategiaren zuzendariak, inprimategiaren 15 urteko historia errepasatuko dute.
'EITB Kultura' astelehenean i 23:20etik aurrera ETB-1en izango da ikusgai; asteartean 00:40ean ETB-2m eta ostiralean 22:30etik aurrera ETB-3n.