Publizitatea
Itxi

2021/06/04

08:24

telebista

22:35ean

'E.T. estralurtarra' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB1en

EITB Media

Haur batzuk Lurrean bakarrik gelditu den estralurtar txiki bati laguntzen saiatuko dira.

0:10
'E.T. estralurtarra' pelikularen irudi bat.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ETB1ek E.T. estralurtarra (E.T.: The Extra-Terrestrial) filma emango du gaur gauean. Steven Spielbergek 1982an zuzenduriko zientzia-fikziozko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Henry Thomas, Drew Barrymore, Dee Wallace, Robert MacNaughton eta Peter Coyote.

Espazio-ontzi batek Lurrean ahaztuta utzi duen estralurtar txiki baten istorioa kontatzen du filmak. Estralurtar txikia bakarrik dago eta beldur da, baina Elliot (Henry Thomas) ezagutuko du, bere etxean ezkutatuko duen mutikoa. Estralurtar txikia poliziak eta zientzialariek aurkitu aurretik, bere planetara itzultzen laguntzen saiatuko dira Elliot eta haren anai-arrebak.

Ez ezazu galdu E.T. estralurtarra pelikula, gaur gauean, 22:35ean, ETB1en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;