telebista
Ostiral honetan
Pisu astuneko Europako txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.E.
EITB
Zeresan handia eman duen Robert Helenius eta Derec Chisoraren arteko neurketa izango da ikusgai.
-
'Boxeo Izarrak'. Argazkia: EITB
Ostiralean, 'Boxeo Izarrak' saioak, hasteko, hainbeste zeresan eman duen pisu astuneko Europako txapelketa eskainiko du: Robert Helenius finlandiarra eta Dereck Chisora britainiarra aurrez aurre. Helenius 2 metroko boxeolaria da eta orain arte egindako 16 borrokaldiak irabazi ditu. Chisora ingelesak, ostera, 15 garaipen ditu eta bakarra galdu du. Epaileen erabakia oso eztabaidagarria izan zen.
Ondoren Dustin Dirks alemaniarra ezagutuko dugu. 22 urteko boxeolari honek ez du borrokaldirik galdu profesional mailan eta Parfait Tindani frantziarraren aurkako neurketa gogorra ikusi ahal izango duzue.
Azkenik, Guillermo Rigondeaux kubarra izango da protagonista. Bi Joko Olinpikotan eskuratu du urrezko domina eta beste bi aldiz izan da Munduko txapeldun. Afizionatu mailan 400 borrokaldi inguru egin ditu eta 12 bakarrik galdu. Profesional bezala ere marka guztiak hausten ari da. Zazpigarren borrokaldirako Munduko txapelketa jokatzeko aukera eman baitiote. Hauxe da ikusi ahal izango dena, Ricardo Cordobaren kontrakoa.
'Boxeo Izarrak' 22:55ean dago ikusgai ETBK Sat-en eta 00:10ean ETB-1en.