telebista
Urtarrilaren 18an
Chiloe saioaren denboraldi berria, EITB Nahieranen
EITB
Erredakzioa
FITUR azokak, munduan Turismo arloan egiten den ekitaldi garrantzitsuenetakoak, saioarekin batera ekingo dio aurtengo edizioari
-
'Chiloe'. Argazkia: EITB
Chiloe saioak denboraldi berria jarriko du martxan urtarrilaren 18tik aurrera EITB Nahieranen. Mundu osoko kultura eta herrialdeetan barneratu dira berezko ekoizpenarekin egindako zortzi ataletan, Alberto Arizkorretaren zuzendaritzapean.
Zazpigarren denboraldia berrikuntza ugarirekin dator. Xuban Intxausti aurkezle berriak Ekuador, Holanda, Lituania edo Tahitiko txoko ederretan barrena gidatuko ditu ikus-entzuleak eta zibernautak. Hilaren 18az gero, egunero, atal berri bat estreinatuko dute.
Ekuadorren eta bertako Quito hiriburuan hasten da bidaia Chiloen. Andeetako lurraldean barrena abiatuko dute txangoa, baita Cuenca hirian zehar ere. Ondoren, Europako bi hiri bisitatuko dituzte: Amsterdam eta Rotterdam. Hurrengo saioetan, historia berezia duen Europa erdialdeko herrialde bat ezagutuko dute ikusleek: Lituania. Azkenik, Pazifiko erdiraino egingo dute salto. Taihitin, esaterako, Bora Bora, Tah´a edo Huaine uharteak bisitatuko dituzte.