Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

''El Conquis''en 22. atala

Salbazioa edo janaria, alderantzizko sarearen dilema, gaurko "El Conquis"en

EITB Media

Lehiakideek estrategia ona landu beharko dute, kita hartzea bezain garrantzitsua izango baita banderatxoak bereganatzea, irabazteko eta horrela immunitatea lortzeko eta kanpamentu aberatsera joateko.

  • Lehiakideek gora egin beharko dute jan ahal izateko

    Lehiakideek gora egin beharko dute jan ahal izateko. Argazkia: EITBko bideo batetik ateratako irudia

Hormak mugarria jarri zuen abenturan, fase bateratuari hasiera eman ziolako, baina, batez ere, erdiek bakarrik gainditu ahal izan zutelako. Horrek kalte fisiko eta psikologikoa eragin die konkistatzaileei. Dirudienez, indartsuak bezala katalogatutako batzuk jada ez dira hain indartsuak, eta beste batzuk (Binbi, kasu) orain arte zirudiena baino indartsuagoak direla ikusi baita.

Egia esan, indarrak ahulduz doaz, are gehiago janaririk gabe daudenean, baina badirudi ez dagoela dena galduta. Hurrengo immunitate jokoa, alderantzizko sarea, gogorra izango da, baina, gutxienez, sari ona jasoko dute janari moduan. Hori bai, estrategia ona prestatu beharko dute, kita hartzea bezain garrantzitsua izango baita banderatxoak eskuratzea, saririk garrantzitsuena irabaztea eta kanpamentu aberatsak ematen duen immunitatea eta lasaitasuna lortzea.

Gainera, irabazten ez dutenek batzarrera joan beharko dute. Orduan ikusiko dugu Oskar berriro ere nesken jomugan dagoen edo indartsutzat jotzen direnak desagerrarazteko borrokan ari diren.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen aplikazio berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.