telebista
ETBK Sat-en
Muhammad Ali protagonista, aste honetako boxeo saioetan
A.A.
EITB
Boxeolari handiaren 70. urtemugaren karietara, bere borrokaldirik esanguratsuenak eskainitako dira asteartetik ostiralera bitartean
-
Pedro Mari Goikoetxea. Argazkia: EITB
Muhammad Ali, pisu astunen historiako boxeolari onenetarikoak, 70 urte beteko ditu asteartean. Hori dela eta, ETBK Sat-eko boxeo emanaldiek bera izango dute protagonista. Astearte, asteazken eta ostegun gauerdian ikusgai diren boxeo tarteek Aliren hainbat borrokaldi eskainiko dituzte eta ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan Pedro Mari Goikoetxeak gonbidatu bereziak izango ditu Aliren ibilbidea aztertu eta hainbat norgehiagoka komentatzeko.
Astearteko saio bereziak Muhammad Alik Archie Moore, Henry Cooper, George Chuvalo eta Earnie Terrellen aurkako jokatutako borrokak eskainiko ditu. Asteazkenean Jerry Quarry eta Ken Norton izango ditu arerio eta ostegunean, berriz, Alfredo Evangelista.
Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' (ETBK Sat 23:00 eta ETB-1 00:50) saioa ohikoa baino luzeagoa izango da. Sonny Listonen kontra jokatutako lehen eta bigarren norgehiagokarekin hasiko dira eta horren ondotik, Zora Folley, Jerry Quarry, Oscar Ringo Vonavena, Ken Norton eta George Foreman aurkari izan zituenekoak emango dituzte.
Muhammad Alik ibilbide oparoa osatu zuen pisu astunen kategorian eta bere fama eta eragina boxeotik arlo askotara zabaldu zuen. 60an joko olinpikoetan urrezko domina lortu zuen Erroman eta 64an Munduko txapelketa irabazi zuen lehen aldiz, Sonny Listonen aurka. Horren ondoren islamismoan sartu zen eta izena aldatu zuen: Cassius Clay izena utzi Muhammad Ali izatera pasa zen.
1967an, Vietnamgo gerrara joateri uko egiteagatik lizentzia kendu zioten eta hiru urte eta erdi eman zituen boxeatu gabe. 1981ean hartu zuen erretiroa, 22 aldiz Munduko txapeldun izan, 56 konbate irabazi eta bost galduta.