telebista
Urtarrilaren 17an
'Goenkale': Akabo kontratua!
EITB
Azkenean bezeroak atzera egin du eta Madariaga ontziolak ez ditu bi zamaontzi berri eraikiko.
-
'Goenkale'. Argazkia: EITB
Nekane pozik dago Naroa bizirik dagoela erakusten duen froga bat duelako. Hala ere, gutxi iraungo du ertzain-buruaren pozak. Izan ere, Naroa Ricardo Ojangurenen hilketan nahastuta dagoela irakurriko du egunkarian. Halaber, DNA lagin bat aztertzeko eskatuko dio Nekanek lankide ohi bati.
Mireiak bestalde, bere ikerketarekin jarraitzen du eta hilerrira joango da froga gehiagoren bila. Kanposantuan Ines Mentxuren hilobia bisitatzen ikusiko du eta bere alaba dela pentsatuko du. Bitxigileak bere susmoak egiaztatuko ditu Mentxuren eskela irakurri ostean.
Aliziak, bien bitartean, Leoren lan eskaintza onartuko du eta Kandido lagun duela kontratua sinatzera joango da.
Azkenik, Madariaga ontziolan Ernesto Lukas konbentzitu nahian dabil. Ernestok Madariagako makinak saldu nahi ditu, baina Lukasek, bere aitak lortu berri duen kontratuari esker, enpresa aurrera atera dezaketela uste du. Azkenean, bezeroak bere kontratua atzera botako du eta ondorioz, Ernesto Lukas aitaren kontra jartzen ahaleginduko da.