Itxi

telebista

22:15ean

ETB2k 'Barbacoa de amigos' komedia emango du gaur gauean

EITB Media

50 urte betetzen dituen egunean, Antoineri bihotzekoak emango dio eta bere bizitza aldatzea erabakiko du.

  • 'Barbacoa de amigos' filmaren fotograma bat

    'Barbacoa de amigos' filmaren fotograma bat

ETB2k Barbacoa de amigos (Barbecue) komedia frantziarra emango du gaur gauean. Eric Lavainek zuzenduriko lanaren protagonistak hauek dira: Lambert Wilson, Franck Dubosc, Florence Foresti, Guillaume de Tonquedec, Lionel Abelanski, Jérôme Commandeur, Sophie Ouez, Lysiane Meis eta Valérie Crouzet.

50 urte betetzen dituen egunean, Antoineri (Lambert Wilson) bihotzekoak emango dio. Aurrerantzean, normalena gehiago zaintzea izango litzateke, baina Antoinek bizitza osoa darama bere osasuna, dieta eta ingurukoak zaintzen. Hortaz, bihotzekoa izan ondoren, bere bizitza aldatzea erabakiko du.

Ez galdu Barbacoa de amigos filma, gaur, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EITB Nahieranen izango da ikusgai uztailaren 24ra arte, las pelis de "La Noche De…" atalean.