telebista
Urtarrilaren 23an
'Goenkale': Xanet Mirenen etxera itzuliko da!
EITB
Karlosek semea Arralden geratzea nahi badu ere, momentuz, amaren ondora joango da.
-
'Goenkale'. Foto: EITB
Mirenek alkoholarekin arazoak ditu eta Karlosek Xanet Arralden geratzea nahi badu ere, Xanet amaren etxera itzuliko da. Karlos arduratuta dago, baina badaki Xanet Arralden geratuz gero, Mirenen osasun egoerak txarrera egingo lukeela.
Bestalde, komisarian lanez gainezka dabiltza. Nekane susmagarri nagusiaren bikotea dela jakinda, Arralden ez dakite ertzain-burua Ricardo Ojangurenen kasua argitzeko gai izango den ala ez.
Lukasek German ezgaitzeko tramiteak hasiko ditu. Bien bitartean, Germanek Hong Kongen negozioak egiten hasi eta enpresa zulotik ateratzeko asmoa du.
Inesek ere egoera zailei egin beharko die aurre. Amaren etxera itzulitakoan bere oroitzapen asko etorriko zaizkio gogora eta gainera, urte hauetan guztietan, Ernesto gezurretan aritu zaiola jakingo du
Azkenik, Kevinek sesioa izango du Atxurin Jokinekin eta istiluak amaiera dramatikoa izango du.