Itxi

telebista

Zinema

'Los casos del departamento Q' intrigazko sagaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Jussi Adler-Olsen idazle daniarraren eleberri beltzetan oinarritutako sagak iraganean argitu gabeko hilketa kasuak berriz ireki eta ikertzen dituzten bi polizia inspektore hartuko ditu protagonista.

  • Los Casos del departamento Q.

    Los Casos del departamento Q. Irudia: EITB Media

Gaurtik aurrera eta hurrengo asteetan zehar, ETB2k Los casos del departamento Q misterio eta intrigazko saga eskainiko du. Jussi Adler-Olsen idazle daniarraren eleberri beltzetan oinarritutako thrillerra da eta Kopenhageko bi polizia inspektore ditu protagonista. Iraganean argitu gabeko hilketa kasuak berreskuratu eta ikerketak berriz irekiko dituzte, intrigaz beteriko saga honetan. Nikolas Lie Kass eta Fares Fares aktoreak dira protagonistak, Mikkel Norgaard zinegile daniarrak zuzendutako hiru pelikula hauetan: Misericordia, Profanación eta Redención.

Larunbat honetan, Euskal Telebistak 22:15etik aurrera eskainiko du sagako lehen filma: Misericordia. Carl Mørck inspektoreak (Nikolas Lie Kass) akats larri bat egingo du lanean; horren ondorioz, bere lankide bat hilko da eta haren lagunik onena tetraplegiako geratuko da. Errudun sentimenduak itota, bai polizia-buruak zein prentsak bere lan egiteko modua zalantzan jarriko dute.

Hori dela-eta, argitu gabeko kasuei buruzko departamendu berri batean jarriko dute lanean eta azken hogei urteetako kasuak aztertu beharko ditu. Hafez a-Aseed (Fares Fares) siriar jatorrizko polizia izango du Carlsek alboan. Hafezek arrazakeria sufritu du bere lankideen aldetik eta horregatik pasa dute departamendu berri honetara. Biek haien baliotasuna erakusteko aukera ikusiko dute erronka berri honetan. Laster, 2002an desagertutako Marete Lyngaard (Sonja Richter) polizia gaztearen desagerpenaren kasuan hainbat irregulartasun topatuko dituzte. Hau izango da Q Departamenduaren jaiotza eta lehen kasua.

Sagako bigarren filmean, Profanación, inspektoreek bi bikien heriotza bortitzaren kasua ikertuko dute, haien udako etxebizitzan. Herriko pertsonaia marjinatu baten testigantzaren ondoren, kasua itxi zen, nahiz eta poliziak herriko gazte aberats talde baten gaineko susmoa izan.

Hirugarren filmean, Redención, Eskoziako kostaldera heldutako botila baten barruan dagoen mezu bat izango da abiapuntua, duela hainbat urte bertan behera utzi zen beste hilketa kasu bat irekiko baitu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema