telebista
Canal Vasco
EITB eta Mexico Travel Channel-ek lankidetza akordioa sinatu dute
A.E.
EITB
Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, Roberto Borge Quintana Roo Estatuko gobernadoreak eta Juan Vergara Travel Channel Mexikoko presidenteak berretsi dute kultura eta turismoa zabaltzeko ituna.
Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, Roberto Borge Quintana Roo Estatuko gobernadoreak, Juan Vergara Mexico Travel Channeleko presidenteak urtarrilaren 12an, Cancunen, Canal Vasco eta México TC-ren artean sinatutako lankidetza hitzarmena berretsi dute asteazken honetan.
Ekitaldia, Madrilgo Fitur Turismo Azokako Euskadiko stand-ean egin da. Besteak beste, sinatzaileez gainera, Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburua egon da bertan.
Lankidetza hitzarmenaren helburua ikus-entzunezko eduki propioen bidez Mexiko eta Euskal kultura sustatzea da.
EITBrentzat hitzarmena aurrera pausu garrantzitsua da. Orain arte hedapen hori satelite edo kableoperadoreen bidez egiten zen eta orain Mexikoko Estatu guztiak hartuko ditu.
México Travel Channel, bestalde, Mexikoko turismoari buruzko lehen telebista kate espezializatua da. Itun honen bidez bere mugatik at hedatzea ere lortu du.
Lankidetza hitzarmenaren arabera, bi hedabideok kultur izaera duten eduki entretenigarriak partekatuko dituzte. Euskadi eta Mexikoko kultura eta turismoa sustatzeko bi kateetako programazioan. Bien eskuetan zabalduko diren edukien aukeraketa eta eskainiko zaien denbora erabakitzea izango da. Aipatutako programazioak gizarte aurrerapen tresna bilakatuko dira.
Itun hau itxiz, EITBk aurrera jarraitzen du Euskadiren gizarte eta kulturaren nazioarteko ikus-entzunezko leiho izatearen ahaleginean.