Itxi

telebista

22:30ean

Argaltzeko dietak eta elikadura ohiturak ardatz, gaur gauean, "Aquí y Ahora" saioan

EITB MEDIA

Denboraldiko azken erreportajea izango da. Eider Hurtadok eta Nerea Reparazek gidatuta, argaltzeko egiten diren dieta miragarriez eta elikadura ohitura desberdinez arituko da programa.

  • Nerea Reparaz eta Eider Hurtado

    Nerea Reparaz eta Eider Hurtado. Argazkia: EITB Media

Adelgazar, ¿a toda costa? izenburupean, gaur gauean, "Aquí y Ahora", saioak azken aldian argaltzeko joera bihurtu diren dieta miragarrien eta elikadura moduen bi jokaera nagusi ikertuko ditu: egun batzuk baraurik egotea eta dieta Keto deritzona. Metodo osasungarriak al dira?

Leila Perez nutrizionistak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nutrizionisten bokalak, edo Aitor Sanchez Mi Dieta Cojea izena duen blogaren egileak, metodo horien alde positiboak eta negatiboak aztertuko dituzte. Bestalde, Nerea Reparazek dieta miragarrien jarraitzaileen datuak azalduko ditu, 10etik 8k osasunerako kaltegarriak direla onartzen dute. Tania Llasera telebista aurkezleak ere dieten inguruan duen ikuspuntua eta iritzia azalaraziko ditu.  

Nerea Gil endokrinologoaren eskutik, dieta batzuk dituzten kontraesanak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango dugu. Maria Maza psikologoak, bere aldetik, argaldu behar hori mugitzen duen industria horren atzean zer dagoen azalduko du, tartean, zulo horretan erortzearen ondorioak zeintzuk diren.

Hala ere, pisua jaisteko negozio horiek ez dira bakarrik dietetan oinarritzen. Farmazian erositako produktuak ere ikertuko ditu saioak, pilula horiek erosi eta Felix Goñi Urcelai EHUko biokimika eta biologia molekularreko katedratikoaren eskuetan deskubrituko ditu saioak produktu horiek zer diren eta horiek kontsumitzeak zer suposatzen duen. Osasun Zuzenbidean aditua den abokatu batekin ere bilduko da programa, Francisco Almodovarrekin hain zuen ere. Berarekin ikusiko dute nola produktu hauen saltzaileetako batzuk osasun kontrolak saihestea lortzen duten.

Bukatzeko, indarra irabazten ari den beste negozioetako bat izango du saioak hizpide: kirurgia estetikoa. Pandemia ispilu bihurtu diren pantailen artean pasa dugu; eta egoera honek bultzatuta, ukitu estetikoek eta kirurgiek gora egin dute, adibidez gorputzeko koipea kentzea edo aurpegian ukituak egitea.

Adelgazar, ¿a toda costa? erreportajea eskainiko du "Aquí y Ahora" saioak gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Denboraldiko azkena izango da.