Publizitatea
Itxi

2021/07/23

10:02

telebista

Online eta aurrez aurre

Har ezazu parte "El Conquistador del Fin del Mundo 18"ren castingetan!

EITB Media

Uztailaren 23ra arte izango dira "El Conquistador del Fin del Mundo 18"ren aurrez aurreko castingak, aurretiaz hitzordua hartuta. Castinga online ere egin daiteke, uztailaren 25era arte.

  • "El Conquistador 17"ko zenbait lehiakideren castingak

    "El Conquistador 17"ko zenbait lehiakideren castingak. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren 18. edizioa prestatzen ari gara dagoeneko, eta garrantzitsuena falta da: lehiakideak. Urtero bezala, castinga aurrez aurre eta online egiteko aukera izango dute lehiakidegaiek. Aurrez aurreko castingak uztailaren 12an hasi eta 23ra arte egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Aurretiazko hitzordua

Koronabirusaren krisia dela-eta hartu beharreko segurtasun neurriak bermatze aldera, aurrez aurreko castingetan parte hartu ahal izateko aurretiaz hitzordua eskatu beharko da. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar da elconquis@eitb.eus helbidera. Bertan, datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, adina (18 urtetik gora), herria eta telefono zenbakia. Saioa lehiakidegaiekin harremanetan jarriko da castingaren data, tokia eta ordua zehazteko.

Online castinga, uztailaren 25era arte

Gainera, aurreko urteetan bezala, saioko lehiakide izan nahi duten lagunek online ere egin dezakete castinga, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren webgunera bideoa bidalita. Uztailaren 25era arte egongo da bideoa bidaltzeko aukera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;